Extremadurako kultur jarduerak

Guaixe 2018ko ira. 28a, 13:28

Aurtengo Extremadurako eguneko une bat.

La Encina Extremadurako kultur elkarteak kultur jardunaldiak antolatu ditu astebururako. Iortia kultur guneko areto txikian eginen dute haien aurkezpena gaur, 19:00etan. Ekitaldi horrek bi gonbidatu berezi izanen ditu. Altsasu Caceresko Piedras Albas herriarekin senidetu zen XX. mendeko 90eko hamarkadan. Hango alkate Victor Manuel Garcia Vega Altsasura etorriko da eta aipatu ekitaldian hitza hartuko du. Haren ondoren pregoilariaren txanda izanen da: Julia Hernandez Vallesek irakurriko du, Euskadiko Arartekoaren ondokoak hain zuzen ere. Gaurko ekitaldiaren ondoren, astebururako iragarritakoek elkarteko kideen eta hara hurbiltzen diren guztien arteko erlazioa sendotzeko balioko dute.

Egitaraua
Irailak 28, ostirala
17:30ean Argazki erakusketa, El Recuerdo, Iortia kultur guneko gela txikian.
19:00etan Kultur jardueren aurkezpena, Victor Manuel Garciaren parte hartzearekin. Ondoren, Julia Hernandez Vallesen pregoia. Bukatzeko, ohorezko damei ohorezko banda jarriko zaie.
20:30ean Auzatea, Extremadurako produktuekin.

Irailak 29, larunbata
12:30ean Auzatea.
14:30ean Herri bazkaria.
20:00etan Entre Aguas koadro flamenkoa, Iortia kultur gunean.

Irailak 30, domeka
10:00etan Futbol partida, helduen eta gazteen arteko neurketa.
11:00etan Gastronomia lehiaketa: Nafarroa-Extremadurako ohiko jakiak.
12:30ean Lehiaketara aurkeztutako jakiekin auzatea.
14:30ean Herri bazkaria, alubi-jana. Ondoren, poker, futbot partida eta gastronomia lehiaketetako sari banaketa.