Extremadura ezagutarazteko

Guaixe 2018ko urr. 1a, 15:21

La Encina Extremadurako kultur elkarteak erkidego hura ezagutarazteko eta kideen arteko erlazioa sustatzeko asteburu bete ekintza antolatu zituen. Extremadurako jardunaldiak zabaltzera Julia Hernandez Valles etorri zen, Euskadiko Arartekoaren ondokoak. Hark Extremaduraren kultura, paisaia, hiri aniztasuna goraipatu zuen eta hura ezagutzeko gonbidapena egin zuen. Haren hitzak entzun zituztenen artean zeuden Nafarrokao Gobernuko komunikazio eta erakunde harremanetarako zuzendari nagusi Pello Pellejero eta Javier Ollo alkatea. Altsasurekin senidetuta dagoen Piedras Albasko alkatea etortzekoa zen, baina familia-arrazoiek eragotzi zioten. Larunbateko herri bazkarian 80 bat pertsona elkartu ziren La Encinan. Iortia kultur gunea, berriz, erdiraino bete zen, Entre Aguas lauko flamenkoa entzuteko eta ikusteko.