Urrutiko ingeles ikasketako tutoretzak orain Altsasun

Guaixe 2018ko urr. 3a, 15:44

Urrutiko ikasketa sistemarekin ikasleek ez dute ikastetxeetara, ezta klasera joan beharrik. Bakoitzak bere erritmoan ikasten du eta, aldian behin, tutorearekin hitzordua izaten du aholkuak, argibideak  eta bestelako irizpideak jasotzeko. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ingelesa ikastea denon eskura jartzeko asmoz, That’s English! ingelesezko urrutiko ikastaroa du. Haren bidez ziurtagiri ofiziala lor daiteke. Hezkuntza Departamentuak eta Hizkuntza Eskolak ikastaro horrekin kolaboratzen dute.

Aurtengo berritasuna da ikasleendako tutoretzak Altsasun emanen dituztela ere. Hezkuntza Eskolako Begoña Campos irakasleak astearteetan A1 mailako ikasleei tutoretza emanen die 16:30etik 17:30era. Hurrengo orduan A2 mailako ikasleekin arituko da. Ostegunetan, berriz, 16:30etik 18:30era B1 mailako ikasleekin izanen ditu tutoretzak.

Bestalde, ikastetxe publikoko eta hitzartuetako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta UNED eta NUPeko unibertsitate-irakasleek hizkuntza eskola ofizialen bidez B2 Tarteko Maila eta C1 Maila Aurreratua kreditatzeko aukera izanen dute. Ibarrean hizkuntza eskola ofizialik ez dagoenez, kreditazioa emateko ikastaroak antolatuko dira.