Helena Tabernaren lanak Euskadiko Filmotekan

Guaixe 2018ko urr. 4a, 14:53
Helena Taberna 'Acantilado' filma grabatzen. UTZITAKOA

Euskadiko Filmotekak Helena Taberna zinemagilearen inguruko liburua argitaratu du. Gainera, abendura arte altsasuarraren obra ezagutzeko aukera izanen da Donostian

Carlos Roldan zineman adituak idatzi du La luz de un sueño Helena Taberna zinemagilearen inguruko liburua. Tabernarekin egindako elkarrizketa "luzearen" bidez haren lanaren analisi zehatza egiten du Roldanek liburuan. Liburuaren aurkezpenarekin batera, Euskadiko Filmotekak, Nafarroako Filmotekaren laguntzarekin, zinemagile altsasuarraren lanen atzera begirakoa antolatu du.

Tabernaren obra guztiak proiektatuko dituzte abendu bitartean: film luze guztiak, iraupen ertainekoak eta film laburrak. Hortaz, atzera begirakoa gaur hasiko da Yoyes (2000) zinemagilearen lehenengo film luzearen proiekzioarekin. 20:00etan izanen da, Tabakaleran. Tabernak filma aurkeztuko du.

Bihar Agnieszka Hollandekin zinemaz solasean ariko da Taberna, Tabakaleran, 18:00etan eta, ondoren, Hollanden Pokot-El rastro filma proiektatutako dute. Hurrengo proiekzioa urriaren 18an izanen da eta Tabernaren hainbat film laburrak proiektatuko dituzte. Abendu bitartean izanen da Tabernaren lanen proiekzioak Tabakaleran, 20:00etan.

Egitaraua
Urriak 4, osteguna
20:00. Yoyes (2000)

Urriak 5, ostirala
18:00. Zinema solasaldiak: Helena Taberna eta Agnieszka Holland
20:00. El rastro (2017)

Urriak 18, osteguna
20:00. La mujer de Lot (1990), 87 cartas de amor (1992), Emiliana de Zubeldia (1993) eta Nerabe (1996) film laburrak.

Urriak 25, osteguna
20:00. Busto de poeta (1991), Alsasua 1936 (1994) eta Recuerdos del 36 (1994).

Azaroak 15, osteguna
20:00. Extranjeras (2003).

Abenduak 6, osteguna
20:00. La buena nueva (2008)

Abenduak 14, ostirala
20:00. Nagore (2010)

Abenduak 20, osteguna
20.00. Acantilado (2016)