Hizkuntza gutxituetako hedabideak munduan jardunaldirako izen ematea zabalik

Guaixe 2018ko urr. 4a, 18:36

Lastailaren 20an, larunbat goizean, izanen da Altsasuko Iortia kultur gunean

Nafarroa Oinez ospakizunarekin batera batetik bestera doa Txikiak Handi proiektua, munduko hizkuntza gutxituen handitasuna aldarrikatu eta haien arteko zubiak eraiki nahi dituen egitasmoa. Iñigo Aritza ikastolak proiektuari segida eman dio eta, Sakanako Mankomunitatearekin batera, hizkuntza gutxituetako hedabideen topaketa antolatu du. Bertan Irlanda, Gales, Mexiko, Euskal Herria eta Europako esperientzien berri izateko aukera izanen da. Topaketa hilaren 20rako, larunbata, Nafarroa Oinezen bezperan. Izen ematea Internet bidez egin daiteke, igandera arte.

Egitaraua
09:30etik 10:30era Hizkuntza gutxituetako hedabideen egoera Europan: Johan Haggman, Hizkuntza gutxituen inguruan Europako Batzordean 10 urtez lanean ibilia, Hizkuntza Gutxituen Batzordean eta Eleaniztasuna Batzordean.
10:30etik 11:30era Euskal hedabideak: Iragana, oraina eta geroa: Idurre Eskisabel (kazetaria, antropologoa eta EHUko irakaslea) eta Juan Kruz Lakasta, Euskalerria Irratiko kazetaria.
11:30etik 12:00era Atsedena.
12:00etatik 14:00etara Munduan barrena, zer?  Yazmín Novelo (Mexikoko Yucatango
Radio Yúuyum), Elin Haf Gruffydd Jones (Galesko Social 
edia and Minority Languages) eta Rónán Mac Con Iomaire (IRTÉ, Irlandako Irrati-Telebista kate publikoko 
aelera arduraduna). Bukatzeko, eztabaida irekia.