Egitarau zabala gaztetxearen urteurrena ospatzeko

Guaixe 2018ko urr. 5a, 13:43
Aurreko urte bateko kalderete lehiaketako bazkaria.

Altsasuko Gazte Asanbladako (AGA) kideak sorostetxea hartu zuen etxea okupatu zutela 28 urte bete dira gaur. Eraikinak ordutik gaztetxea hartzen du. AGAko kideek urteurrena ospatzeko egitarau zabala prestatu dute lastailerako. Haren leloa loraldiaren udazkeneko lorea da. Egitaraua asteartean gaztetxean bertan egindako auzolanarekin eta auzatearekin abiarazi zuten. Herenegun batzarra izan zuten 19:30ean. Hala eginen dute hurrengo bi asteazkenetan. Gaurtik aurrera egitaraua aletuko dugu.

Egitaraua
Lastailak 5, ostirala
17:00etan Haurren txokoa.
20:30ean Txupinazoa eta auzate-poteoa.
22:00etan Gaztewood Remenber Fest.

Lastailak 6, larunbata
12:00etan Kalderete txapelketa eta bazkaria.
16:30ean Jolasak.
17:30ean JayKay & PVD Returns.
21:00etan The Trikiteensen kontzertua.

Lastailak 12, ostirala. Egun arrotza
10:00etan Herri eskola. Palestinari buruzko hitzaldia.
20:30ean Pintxo-potea gaztetxean.

Lastailak 21, domeka. Nafarroa Oinez.
Egun guztian irekita egonen da.
20:30ean Juantxo Skalari eta Rude Banden kontzertua.

Lastailak 26, ostirala. Feriak
20:30ean Pintxo-potea gaztetxean eta Tokan 2 La Pollaren kontzertua.