Festetako erakusleihoek sariak banatu dituzte

Guaixe 2018ko urr. 10a, 19:27
Saritutakoak lehiaketako antolatzaileekin batera.

Altsasuko Dendarien Elkarteak (ADE) eta Altsasuko Peñek 3. Festetako erakusleiho lehiaketa antolatu zuten. 13 dendarik irailaren 3tik 17ra arte euren erakusleihoak festa giroko gaiekin edertu zituzten. Festak despedituta, Altsasuko peñen Facebook profilaren bidez gustuko erakusleihoaren alde botoa emateko aukera zegoen. Botoa ematerakoan festa giroa hobekien zein erakusleihok islatzen zuen kontuan izan behar zen. Hala, aurtengo erakusleiho irabazlea Asensio dendak eskuratu du. Botoa eman zuten 90en artean ADEko dendatan gastatzeko 30 euroko hiru txartel zozketatu ziren eta horiek Ione Berasategik, Ander Garisoainek eta Fernanda Jorgek eskuratu zituzten. Guztiek ostiralean jaso zuten saria.