Hezkuntza Departamentuaren Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak antolatutako “Eleaniztasuna: bertatik mundura” jardunaldia antolatu zuen larunbaterako. Nola lortu gure ikasleek gaitasuna lortzea hainbat hizkuntzatan, eta nola lortu bertako hizkuntzetatik abiatuta, pertsona eleanitzak? Bi abiapuntu horiek hizpide izan zituzten gaurko saioan. Sei ikastetxek eleaniztasuna nola lantzen duten erakutsi zuten. Horien artean Altsasu Institutuko ordezkariak ziren. Azken hamar urteotan ahozkotasuna lantzeko garatu duten proiektua azaldu zuten. Ikastetxeen aurkezpenez aparte, ahozkotasunaz, metodologiaz eta hizkuntzen irakaskuntzaz gogoeta egiteko hiru gune antolatu zituzten.