Zuntz-optiko eskaintza berria

Guaixe 2018ko urr. 15a, 09:41

Altsasuko alkatea eta Adamo enpresako ordezkaria. Argazkia: utzitakoa.

Adamo enpresak bere eskaintzaren berri emanen dien herritar eta enpresariei zuzendutako saio banatan. Festa ere iragarri du.

Onena enpresa nafarrak eta Adamo telekomunikazio enpresa suediarrak, Altsasuko Udalaren laguntzaz, herrian eta industrialdeetan barna zuntz optikoko sarea jarri dute. Altsasuko alkate Javier Ollo Martinezek begi onez ikusi du telekomunikazio azpiegitura hain garrantzitsua herrian ezartzeko eragile pribatuen (Onena eta Adamo) eta publikoen (udala eta Nasertic) arteko akordioa izatea.

Adamo landa guneetan zuntz optikoa zabaltzen eta kalitate handiko Internet zerbitzuak eskaintzen trebatutako enpresa da. 1.000 Mb-eko arteko abiadura eskaintzen du Adamok. Eskaintza horren berri emateko eta dudak argitzeko Adamok bi hitzordu prestatu ditu Iortia kultur gunean biharko: 17:00etan Sakanako enpresa guztiei zuzendutako informazio saioa eginen du eta 19:00etan, berriz, Adamok altsasuarrei bere zerbitzuaren berri emanen die. Enpresak bere aurkezpena osatzeko Megen festa antolatu du lastailaren 25erako, ostegunarekin, 18:00etatik 21:00etara, kultur guneko zabalgunean.

Adamo enpresarekin batera zuntz-optiko sarea Altsasun hedatuta dute Telefonicak eta Jazztelek, Orangek eta Euskaltelek osatutako hirukoak.