Egitarau zabala gaztetxearen urteurrena ospatzeko

Guaixe 2018ko urr. 13a, 09:32

Kalderete lehiaketaren ondorengo bazkaria plazan: Argazkia: @EntzunAltsasu

Altsasuko Gazte Asanbladak (AGA) gaztetxearen okupazioaren 28. urteurrena ospatzeko antolatutako egitarau zabala aletzen segituko dute. Gaurkoa “egun arrotza” izendatu dute. Ikasle Abertzaleak taldeak antolatutako herri eskola izanen da gaztetxean. Mikel Buenok Palestina: 70 urte borrokan eta erresistentzian hitzaldia emanen du 10:00etan. Iluntzean, 20:30ean, gazte egoitzak pintxo-potea hartuko du.

Egitarauaren segida
Lastailak 21, domeka. Nafarroa Oinez.
Egun guztian irekita egonen da.
20:30ean Juantxo Skalari eta Rude Banden kontzertua.

Lastailak 26, ostirala. Feriak
20:30ean Pintxo-potea gaztetxean eta Tokan 2 La Pollaren kontzertua.