Udalak ikastetxeendako eta guraso elkarteendako laguntzak banatu ditu

Guaixe 2018ko urr. 24a, 10:27

Ikasle topaketa Zelandi kiroldegian. Artxiboa.

Altsasuko Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak berriki egindako bileran herriko ikastetxeendako diru-laguntza deialdia ebatzi du. Guztira 19.798,03 euro banatu ditu eskaera egin zuten ikastetxeen eta guraso elkarteen artean. Ikastolak 11.482,23 euro jaso ditu, Altsasu institutuak 3.071,43 euro, Zelandi eskolak 3.947,76 euro eta Navarro Villoslada guraso elkarteak 1.296,62 euro.