Alex Txikon Everesteko erronkaz ariko da Altsasun

Guaixe 2018ko urr. 23a, 11:14

Azaroaren 9an “Everest, un reto sobrehumano” bere azken egitasmoko dokumentala aurkeztuko du eta hitzaldia izanen da ondoren

Alex Txikonek aurreko neguan Everest neguan eta oxigeno artifizialik gabe igotzeko erronka izan zuen. Saiakera ikusgarri hori dokumentalera eraman zuen Bizkaiko mendizaleak eta “Everest, un reto sobrehumano” dokumentala erakustera etorriko da Altsasura azaroaren 9an, 19:00etan, Iortia kultur gunera. Katealde Artesanos enpresak, Dantzaleku Sakana Atletismo Klubak eta Altsasuko Udalak gonbidatuta aurkeztuko du Txikonek bere azken lana.