Erregio-etxeek Urbasan borobildu zuten euren astea

Guaixe 2018ko urr. 24a, 15:10

Beste erkidegoetako erregio-etxeak biltzen dituen Nafarroako federazioak bere kultur astea ospatu zuen pasa den astean. Ostegunetik igandera arteko egitaraua prestatu zuten. Egitaraua Isabel Blanco Ollero kultur kudeatzailearen pregoiarekin zabaldu zen ostegunean. Hurrengo egunean erkidegoetako gastronomia ezagutzeko aukera izan zen Iruñeko salestarren ikastetxean. Hiriburuko udalaren eta Nafarroako Gobernuaren harrerak izan zituzten baita musika emanaldia ere. Egitaraua igandean despeditu zen. Urbasako hainbat paraje ezagutzeko aukera izan zuten, tartean Iturriotz eta Ubaba. Menditik, gosetuta, Altsasuko La Encina elkartera jaitsi ziren eta han senidetze-bazkaria izan zuten. Bateko eta besteko musikarekin gozatu zuten guztiek.

Argazkiak: La Encina Extremadurako kultur elkartea, Erregio-etxeen Nafarroako federazioa eta Nafarroako Gobernua.