Biharko korrikalariak

Guaixe 2018ko urr. 25a, 16:13

Dantzalekun atletismoan trebatzen hasi dira neska-mutikoak

Dantzaleku Sakana Atletismo klubeko 2018/2019 denboraldia martxan dago dagoeneko eta atletismoan trebatzen hasiak dira Sakanako neska-mutikoak. Dantzalekuko atletismo pistan eta inguruetako bidexka eta paraje ederretan egiten dituzte trebakuntza saioak, giro onean, eta klubean kontentu daude harrobiarekin.