Garcia de Eulate Ibizara

Guaixe 2018ko urr. 25a, 16:31

Europako Txapelketarako eta Espainiako Triatloi Koparako baliagarria den proban arituko da Sakana Triatloi Taldeko Sergio Garcia de Eulate altsasuarra

Sergio Garcia de Eulate triatleta altsasuarrak Ibizako bidea hartuko du. Asteburuan Europako Txapelketarako eta Espainiako Triatloi Koparako baliagarria den distantzia erdiko triatloi proba jokatuko da larunbatean Ibizan, eta bertan arituko da altsasuarra. 1,9 km igerian, 90 km bizikletan eta 21 km korrikan osatu beharko dituzte triatletek. Garcia de Eulate bere adin tartean, aurreko postuetan dago eta lan ahalik eta txukunena egin nahi du, nahiz eta data hauetan prestakuntza onena ez izan.