Altsasuko Ferietako momenturik politenari klik

Guaixe 2018ko urr. 26a, 12:12
2016ko argazki rallyra aurkeztutako lan bat.

Altsasuko Mendigoizaleak Argazki Rallyaren 33. edizioa antolatu du igande goizerako Altsasuko Ferien baitan. Altsasuko Ferietako unerik politena argazki kamerarekin jasotzea ez ezik, lau gai gehiago jaso behar dituzte irudien bidez

Altsasuko ferietako argazki rallya sortu zenean karretedun kamerak erabiltzen ziren. Hortaz, parte hartzaileek karretea entregatu behar zuten rallya amaituta. Garaian aldatu dira, eta dagoeneako SD txartela ordenagailu batean baino ez da sartu behar goizean zehar egindako argazkiak ordenagailuan kopiatzeko. 33. urtez Altsasuko Mendigoizaleak Altsasuko ferietako argazki rallya antolatu du. Beste behin Altsasuko feriak argazkilarien gozagarri izanen dira.

Helburua ferietako unerik politena irudian jasotzea da. Gainera, beste hainbat gairen irudiak jaso beharko dituzte argazkilariek ere. Gaiak egunean bertan zehaztuko dira, rallya hasi aurretik. Izena ematea egunean bertan izanen da, 08:30tik 10:30era.

Parte-hartzaileek gai bakoitzeko argazki bana atera beharko dute, baita haiek agertzen diren beste bat ere. Argazki bakoitza bere izenburuarekin aurkeztu behar da. Argazkiak originalak izan behar dira, hau da, ezin dira ordenagailu bidez moldatu; izan ere, egunean bertan, eguerdian, aurkeztu behar dira lanak.

Aurketutako argazkiekin erakusketa eginen dute azaroaren 18tik 25era Gure Etxea eraikineko beheko solairuan. Azaroaren 24an argazkien proiekzioa eta sari banaketa izanen da Iortia kultur gunean.