Altsasuko Udalak kamineroena zen eraikinetako batean etxegabeendako aterpea egokituko du. Lanak egin nahi duten enpresek azaroaren 2ra arte aurkeztu ditzakete proposamenak. Lanek urtea despeditzerako eginak egon behar dute eta haien truke enpresak 136.684,18 euro (BEZ barne) jasoko ditu. Nafarroako Gobernuak 50.000 euroko laguntza eman du.
Kamineroen etxetako bat, hegoaldeen dagoena, da etxegabeen aterpea hartuko duena. Zehazki beheko solairuak. Aterpe berriak 84,85 metro karratuko azalera izanen du. Bi gelatan banatuta, zortzi pertsonarendako tokia izanen du. Bi komun, erabilera anitzeko gela, sukaldea, garbitoki-biltegia, zaintzaileen gela eta ezkaratza izanen ditu. Egokitzapen lan horiez aparte arkitektura-oztopoak kenduko dituzte eta teilatua berritu. Maria Pilar Bakaikoa arkitektoaren proiektua da.