Manez eta kobreak taldearen kontzerturako sarrerak salgai

Guaixe 2018ko urr. 29a, 11:24

Berria egunkariak, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko udalak elkarlanean antolatu dute emanaldia azaroaren 17rako

Azaroaren 17an izanen da Berria egunkariaren aldeko kontzertua Iortia kultur gunean, 19:00etan. Dagoeneko sarrerak salgai daude. Sarrerak aurretik erosita Berrialagunendako 8 euroko prezioa dute, eta bazkide ez direnendako 10 eurokoa.  Iparraldetik datorren folk musika izanen da, hain zuzen, kultur gunearen egoitzan: Manez eta kobreak.

Thierry Byscary Kalakan taldeko kide ohiaren proiektu berria da Manez eta Kobreak. Hainbat taldetan aritu ondoren, Manez bezala ezaguna den Byscaryk bere abestiak aurkeztea erabaki zuen. Kobreak, aldiz, Manezekin jotzen duten metalezko instrumentu joleak dira.

Taldearen musika tradizioan oinarritzen da, baina doinu freskoen "freskotatasuna eta txistukatzen diren" kantak dira. Haizezko instrumentuak eta ahotsak uztartzen ditu bere ahaide, auzokide, adiskide edo ezagunen bizitzak kontatzeko.

Sarrerak Iortia kultur gunean edo www.iortia.com/eu webgunean eskuratu daitezke.