Euskaraldirako hilabete. Izena emateko hilabete

Guaixe 2018ko urr. 27a, 12:40

Festetan Euskaraldiaren aurkezpena egin zen.

Altsasuko udaletxe parean igandean, 12:00etatik 15:00etara izena emateko aukera izanen da. Bestela, www.euskaraldia.eus web orrian edo azaroko asteazkeneko zenbait azoketan AEK-koek jarriko dituzten mahaietan eman daiteke izena.

Euskaraldia sustatzen duen Altsasuko taldeak ekimenean izena emateko erraztasunak eman nahi dizkie. Bereziki Internetekin moldatzen ez direnei. Etzi ferietako postuen artean, udaletxe parean, mahaia jarriko dute. Handik pasatzen direnak izena ematean ariketa indibidual eta, aldi berean, kolektiboan zein rol izanen duten erabaki beharko dute. Ahobizi aukeratzen duenak euskaraz egingo die ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko da euskaraz. Ezagutzen ez dituenekin lehen hitza euskaraz egingo du, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere bai. Belarriprest aukeratzen dutenek euskaraz dakiten guztiei berarekin euskaraz egiteko gonbidapena egingo die. Euskara ulertzen duela adieraziko die eta berarekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu. Berak euskaraz edo erdaraz erantzungo du, baina berari euskaraz egiteko eskatuko du.

Photocall-a izanen da eta lagun taldeak hartan parte hartzera animatu dituzte. Hamaikakoak sortzeko aukera izanen da, Euskaraldiko hizki bana eskutan hartuta.

152
Altsasuar horiek eman dute izena dagoeneko Euskaraldian.