Hotz feria

Guaixe 2018ko urr. 29a, 12:08

Nafarroa Oinezeko ospakizuna despeditu ondoren izan dira aurten Altsasuko feriak. Eta bat-bateko negu-giroa mustu da asteburuan. Hotz handiarekin ospatu ziren feriak eta hori kalean ere nabaritu zen. Jende gutxiago ibili zen, tabernen aterpea bilatu zutelako larunbatean. Beti Iaten elkarteak bere eguna ospatu eta 170 pertsona elkartu ziren bazkaltzera. Peñetako kideek hotzari aurre egin eta festa giroa zabaltzen saiatu ziren kalejirarekin.

Feria egunean, domekan, jatekoak, arropak, etxe-tresnak eta bestelakoak erosteko salmenta postu asko jarri ziren, kultur guneko zabalgunean, Baratzebideko plazan, Gartzia Ximenez kalean, Foru plazan eta Otadiko Kristo deuna plazan. Udalak ferietan jartzeko salmahai batzuk erosi ditu eta atzo mustu ziren. Bestetik, Garbitoki eraikinean Altsasuko mikologia elkartearen erakusketa bisitatzeko aukera izan zen. 180 ziza motaren ondoan haiek biltzean basoan jasotako zaborra ere ikusgai izan zen. Azken horrekin natura zaindu eta basoa garbi mantentzearen aldeko deia egin zuen elkarteak. Arte Bideren azoka Iortia kultur gunean bisitatzeko aukera izan zen ere.

Azienda
Ferialeku kalean abelgorriak ikusteko aukera izan zen. Handik ez oso urrun arsaldoak, ahuntzak eta oiloak ikusgai izan zituzten bisitariek. Guillermo Perez de Lezeta (Abereko teknikaria) eta Jose Angel Barberena (abeltzaina) izan ziren zaldi-azienda lehiaketako epaileak. Sakanako 19 abeltzainek aurkeztutako 66 animalien morfologia aztertu zuten Zelain kalean. Haien epaiak zortzi mailatan 2.820 euro saritan banatu zuten.

Sariak 

5 urtetik gorako hazitarakoak
1. SAT Gonzalez Percazena, Ziordia.
2. Patxi Legarra Zubiriarena, Zuhatzu.

3. Jose Anjel Rekalde Uharterena, Zuhatzu.



3 eta 5 urte bitarteko hazitarakoak

1. Jose Anjel Rekalde Larunberena, Zuhatzu.

2. Juan Aldaba Uharterena, Satrustegi.
3. Erkuden Gabari Satrustegirena, Olatzagutia.



Behorrak pottoarekin 

1. Juan Aldaba Uharterena, Satrustegi.
2. Jose Anjel Rekalde Larunberena, Zuhatzu.
3. Erkuden Gabari Satrustegirena, Olatzagutia.



Pottorik gabeko behorrak
1. Patxi Agirre Arratibelena, Arbizu.
2. SAT Gonzalez Percazena, Ziordia.
3. Agustin Askarai Otamendirena, Lakuntza.

Urte beteko pottoak 

1. Juan Aldaba Larunberena, Satrustegi.
2. Mikel Aldasoro Martinez de Ilarduia, Etxarri Aranatz.
3. Jose Javier Arraiza Mezkirizena, Uharte Arakil.  

Bi urteko pottoak 

1. Martin Ezkurdia Barasoainena, Arbizu.
2. Patxi Legarra Zubiriarena, Zuhatzu.

3. Fco Javier Ruiz de Erentxun Ibero, Arakil.

Urte beteko bihokak 

1. SAT Gonzalez Percazena, Ziordia.
2. Fermin Unzilla Arañarena, Etxarri Aranatz.
3. Javier Agirre Mundiñanorena, Etxarri Aranatz.

Bi urteko bihokak 

1. SAT Gonzalez Percazena, Ziordia.
2. Javier Agirre Mundiñanorena, Etxarri Aranatz.
3. Jose Anjel Rekalde Larunberena, Zuhatzu.



Altsasuko abere onena

Asier Alustiza Albarena.