Altsasu, igerilarien bilgune

Guaixe 2018ko aza. 2a, 11:53

Zelandi kiroldegiak Nafar Kirol Jolasen Nafarroako Igeriketa Txapelketako jardunaldia hartuko du azaroaren 3an, larunbatean, 17:00etan

Larunbatean XXXII. Nafar Kirol Jolasen Nafarroako Igeriketa Txapelketako jardunaldia hartuko du Altsasuko Zelandi kiroldegiko igerilekuak. Zehazki, Nafarroako Promesen Ligako Kimuen mailako txapelketako jardunaldia izango da Altsasun jokatuko dena. Ondoko klubetako igerilariak lehiatuko dira: Burlada CN, Anaitasuna SCDR, Oberena I, Ardoi IT, Atarrabia, Lagunak SM, Mendialdea, Berrioplano, Bisaires, Aoiz eta Sakana I.T.

Kimuek Altsasun egin  beharreko lana ondokoa da: 100 m bular gizonak, 100 m bular emakumeak, 400 m librean gizonak, 400 m librean emakumezkoak eta 4x50 m librean gizonak.

Sakana Igeriketa taldean 60 igerilari trebatzen dira Mikel Galan entrenatzailearen esanetara. Benjaminak, kimuak, haurrak eta kategoria absolutukoak dira. Aipatzekoa da ere, Altsasuko probaz gain, Noainen benjaminen mailakoa izanen dela, goizeko 10:00etan, eta bertan ariko direla igerilari sakandarrak.