SDA Altsasuko Kirol Elkarteko ohiko batzarra

Guaixe 2018ko aza. 1a, 13:22
SDAko juntako kideak, aurtengo futbol aurkezpeneko ekitaldian.

Azaroaren 5ean, astelehenean, 19:00etan Iortia Kultur Gunean

Sociedad Deportiva Alsasua – Altsasu Kirol Elkarteak ohiko batzarrera deitu ditu bere bazkideak. Batzarra astelehenean izanen da, azaroaren 5ean, 19:00etan, Iortia Kultur Gunean.

Gai ordenari dagokionez, lehen puntuan aurreko batzarraren aktaren irakurketa eta onarpena eginen dute, bazkideek egoki ikusten badute. Bigarren puntuan 2017-2018ko aurrekontuen onarpenari ekingo diote, hirugarren puntuan denboraldi berrirako aurreikusitako programa, ekitaldi eta aurrekontuen onarpena eginen dute eta laugarren puntuan juntako kideen proposamen baten inguruko erabakia hartu beharko dute bazkideek, kuoten eguneraketaren inguruan. Bukatzeko, bazkideen eskari eta galderei erantzuna emango die SDAko juntak.