Haize Berria bandaren kontzertua Aita Barandiaran egoitzan

Guaixe 2018ko aza. 1a, 14:00
Haize Berriak banda entseguan. ARTXIBOA

Azaroaren 4an, igandean, 11:00etan kontzertua eginen dute Altsasuko adinduen egoitzan

"Duela hainbat urte" kontzertua eskaini zuen Haize Berriak bandak Altsasuko erretiratuen elkartean. Esperientzia polita izan zen, eta urtero "kontzertu bereziren" bat egitea erabaki zuten musikariek. Hortaz, etzi, azaroaren 4an, 11:00etan, kontzertua eginen dute Aita Barandiaran adinduen egoitzan.

Kontzertua irekia da, hala ere, Haize Berriak bandak esan duenez, "lekua txikia" da eta gerta liteke bertan bizi direnekin eta haien senideekin betetzea.

Kontzertuaren ondoren Utzi bakean Altsasu herri asanbladak Iortia zabalgunean antolatutako ekimenera joanen direla esan dute.