Salazarren Inspirazioa, arnasbehera eta amaiera Nafarroako Museoan

Guaixe 2018ko aza. 5a, 12:28

Dora Salazar eskultore altsasuarraren hamabost lanek erakusketa gela berria mustu dute. Erakusketa 2019ko martxoaren 24ra arte egonen da zabalik

Kapera izanen da hemendik aurrera Nafarroako Museoaren eraskuketa gela berria, eta Dora Salazarren hamabost lanek osatzen duten erakusketak mustu du. Erakutsitako eskulturak gorputzaren eta feminismoaren inguruan oinarritzen dira. Inspirazioa. Arnasbehera. Amaiera deitutako erakusketa 2019ko martxoaren 4ra arte egonen da ikusgai Iruñeko Nafarroako Museoan. erakusketa martxoaren 4ra arte egonen da Iruñeko Nafarroako Museoan.

"Berria eta zaharra" uztartzen dira Dora Salazarren erakusketa berrian. Eskultore altsasuarraren hamabost lan erakutsiko dira Nafarroako Museoan. Artistaren ibilbide osoan zehar egindako gorputzaren eta feminismoaren inguruko eskulturak dira. Museoaren eraikineko kaperan jarri ditu lanak, hortaz, gaur egungo eskultorearen lanak XVI. eta XVII. mendetako erretaularekin batera agertzen dira. "Leku solemnea da, eta lekua hain hunkigarria denean, uste dut aukerarik hoberena berarekin bat egitea dela", adierazi du Salazarrek. Hortaz, artelanak "betidanik" hor egon direla irudikatzea da artistaren xedea.

Dora Salazar gorputzaren bidez genero ikuspegi baten nortasuna bilatzen du. Nafarroako Museoaren kaperan mustu berri duen erakusketan, esaterako, aldarea zaintzen dauden gorputz biluzien eskultura, airean zintzilikatuta dauden panpinak edota bihotzak daude. Gainera, gorputz biluzietako eskulturetan leloak margotu ditu: "eskulturaren azala mihise bihurtu ditut hainbat aldarrikapen egiteko, besteak beste, emakumeen gorputzarekin egiten den erabilpena". Hortaz, gorputzen eskulturetan "Nire gorputza nire da" leloa irakurri daiteke, besteak beste.

Eskulturak figuratiboak dira, izan ere, eskultorearen lananren "soiltasuna" inguruaren "urrezko, luxu eta boterearen" arteko harremana sustatu nahi zuelako. Salazarren lanen eraskuketak mustu du Nafarroa Museaoren erakustoki berria. Museoan azken urtean egin diren lanen emaitza izan da, izan ere, eraldaketa prozesuan dago.

Salazar erakusketan komisaria da eta erakusten diren bi lan Nafarroako Museoaren bildumarenak dira. Erakusketa martxoaren 24ra arte egonen da Nafarroako Museoan. Ordutegia 9:30tik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara da.