CBASK-ek ezin izan zuen Sanignacio Rioja irabazi

Guaixe 2018ko aza. 8a, 10:10

Autonomia Arteko 2. maila. 5. jardunaldia: CBASK 57 – Sanignacio Rioja 77

Aurreko urtean gizonezkoen Nafarroako Senior 1. Maila Autonomikoko Final Fourra irabazi eta gero, Autonomia Arteko 2. Mailara igo zen CBASK Altsasu saskibaloi taldea. Nafarroako eta Errioxako taldeek osatzen dute maila hau.

Dagoeneko Autonomien Arteko 2. Mailako Ligako bost jardunaldi jokatu ditu CBASK-ek. Azkena larunbatean jokatu zuen, Zelandi kiroldegian, Sanignacio Rioja liderraren kontra. Liderra hobeto aritu zen eta, azkenean, 57 eta 77 irabazi zion CBASK-i.

Gauzak horrela, Sanignacio Riojak jarraitzen du lider (9 puntu) eta CBASK bosgarrena da sailkapenean (7 puntu).  Larunbatean CBASKek Iruñean jokatuko du, sailkapenean laugarrena den San Ignacio taldearen kontra, azken honen kiroldegian, 20:00etan. Arerio zuzenen arteko lehia da eta sailkapeneko postua dago jokoan.