Camut Band-aren ikuskizun "dinamikoa eta dibertigarria"

Guaixe 2018ko aza. 9a, 11:27

'Momets Camut' ikuskizuna izanen da bihar, azaroaren 10ean, larunbata, Iortia kultur gunean, 19:30ean

1990. urtean jaio zuten Camut Band Rafael eta Luis Mendez dantzariek eta koreografoek eta Toñi Español dantza eta musika afrikarreko kideak. Hortaz, klakea, dantzak eta doinu afrikarrak uztartzen ditu taldeak. Bihar, Altsasun, Momets Camut ikuskizuna eginen dute, Iortia kultur gunean, 19:30ean. Camut Band-aren koreografia ikusgarrienak biltzen ditu emanaldiak.

Uduaren doinua jarraituz arearen gainean egindako koreografia, erritmoarekin egindako umorea, dantzaren bidez egindako interakzioa eta danborren gainean dantzatutako klakea dira ikuskizunaren uneetako bakan batzuk. Camtu Band-aren ikuskizunak berrasmatu dituzte eta teknologikoki eta musikalki hobetu dituzte Moments Camut ikuskizunean.

Zenbait momentuetan klakea ikuskizunaren protagonista bihurtzen da. Zapatekin sortutako soinuak zuzenean egindako musikarekin uztartzen da, emanaldi "dinamikoa, dibertigarri eta zirraragarria" sortuz