Argazkien bidezko bidaia

Guaixe 2018ko aza. 9a, 13:59
Juanjo Lopez Azurmendiren argazkietako bat. IORTIA

Juanjo Lopez Azurmendi argazkilariaren erakusketa izanen da azaroaren 9tik 25era Iortia kultur guneko erakusketa gelan

Bidaiak, natura eta argazkilaritza uztartu ditu Juanjo Lopez Azurmendik Bidaian erakusketan. 2009tik 2017era egindako argazkiak biltzen ditu. Gai nagusia natura da: paisaien kolorea, konposizioa eta argia. Azaroaren 9tik 25era izanen da erakusketa Iortia kultur gunean, astelehenetik ostiraleran 18:30eti 21:00era, larunbatetan 18:00etatik aurrera eta igandetan 16:00etatik 20:30era.

Bidaian erakusketak Lopezen 37 argazki biltzen ditu. Bidai egiteko etxetik atera zenetik itzuli zen arteko hartutako argazkiak erakusten ditu: Urbasa-Andia parke naturala, Jaizkibel, Pirinioak, Río Tinto, Dolomitak, Venezuela, Vietman, Nepal, Maroko, Asturias eta, bueltan, Ulibarri-Ganboa urtegia.