Txoriak identifikatzen eta erregistratzen ikasteko hitzaldia

Guaixe 2018ko aza. 13a, 09:53
Pasa den hilabetean egindako ornitologia irteera.

Gorosti natur zientzi elkarteak hiritar zientziei buruzko jardunaldiak eginen ditu Altsasun. Gaia hegaztiak dira. Hortaz, azaroaren 15ean, ostegunean, ibarreko hegaztiak ezagutzeko saio teorikoa izanen da, 18:00etan, Iortia kultur gunean. Hitzaldi horretan ere hegazti bakoitza aurkitzeko leku egokienei buruz hitz eginen da. 19:00etan eBird web eta aplikazio bidezko plataforma erabiltzen ikasteko saio praktikoa izanen da. Hitzaldiak Gonzalo Deanek emango ditu.

EBird plataforma hegaztien intereseko lekuak erregistratzeko plataforma bat da. Ornitologoek eta hegazti zaleek haien obserbazioak aplikazioan sartzen ditu, eta ondoren informazio hori besteen eskura gelditzen da. Beraz, hegazti lekuen mapa osatua egiten da. Azaroaren 17an, larunbatean, 09:30ean, hegaztiak identifikatzeko eta erregistratzeko mendira irteera eginen da, Iortia kultur gunetik.