'Manez eta Kobreak' taldearen kontzertua larunbatean, Altsasun

Guaixe 2018ko aza. 12a, 15:05

Berriak, Mank-ek eta Altsasuko udalak elkarlanean kontzertua antolatu dute emanaldia larunbaterako. Kontzertua 19:30etan izanen da, Iortia kultur gunean

Azaroaren 17an izanen da Berria egunkariaren aldeko kontzertua Iortia kultur gunean, 19:30etan. Dagoeneko sarrerak salgai daude. Sarrerak aurretik erosita Berrialagunendako 8 euroko prezioa dute, eta bazkide ez direnendako 10 eurokoa. Egunean bertan, aldiz, 10 eta 12 euroko prezioa izanen dute sarrerek. Iparraldetik datorren folk musika izanen da, hain zuzen, kultur gunearen agertokian: Manez eta Kobreak.

Thierry Byscary Kalakan taldeko kide ohiaren proiektu berria da Manez eta Kobreak. Hainbat taldetan aritu ondoren, Manez bezala ezaguna den Byscaryk bere abestiak aurkeztea erabaki zuen. Kobreak, aldiz, Manezekin joatzen duten metalzko instrumentu joleak dira.

Taldearen musika tradizioan oinarritzen da, baina doinu "freskoak eta txitagarriak diren" kantak dira. Haizezko instrumentuak eta ahotsak uztartzen ditu bere ahaide, auzokide, adiskide edo ezagunen bizitzak kontatzeko.

Sarrerak Iortia kultur gunean, www.iortia.com/eu edo berria.eus/berrialaguna/denda webguneetan eskura daitezke.

Guaixe-k Manez eta Kobreak taldearen kontzerturako bi sarrera zozketatzen ditu. Eskuratu nahi? Guaixe-ko Facebook edo Twitter kontuetan sartu eta galdera entzun.