Azokan Euskaraldian izena emateko aukera

Guaixe 2018ko aza. 14a, 09:35

Altsasun Euskaraldia aurkeztu zenekoa.

Gero eta gehiago dira Euskaraldian izena ematen ari diren sakandarrak. Askok eta askok www.euskaraldia.eus web orriaren bidez egin dute. Beste asko Internetarekin moldatu ez eta herrietan sortu diren taldeen bidez ari dira izena ematen. Gainera, gaur, 11:30etik aurrera, Altsasuko azokan izena emateko aukera izanen da. Horretarako, mahaia jarriko dute eta nahi duten guztiek Ahobizi edo Belarriprest rolak aukeratzeko modua izanen dute.