CBASK-en beste porrot bat

Guaixe 2018ko aza. 14a, 13:07

Autonomia Arteko 2. mailako 6. jardunaldian, Altsasuko saskibaloi taldeari 69 eta 55 irabazi zion Iruñeko San Ignaciok

Aurreko urtean gizonezkoen Nafarroako Senior 1. Maila Autonomikoko Final Fourra irabazi eta gero, Autonomia Arteko 2. Mailara igo zen CBASK Altsasu saskibaloi taldea. Nafarroako eta Errioxako taldeek osatzen dute maila hau.

Autonomien Arteko 2. Mailako Ligako sei jardunaldi jokatu ditu CBASK-ek. Azkena larunbatean jokatu zuen, Iruñeko Larrabide kaleko San Ignacio kiroldegian, San Ignacio taldearen kontra. Partida estuan, azkenean Iruñekoek irabazi zieten altsasuarrei, 69 eta 55.

Lider berria du Autonomia Arteko 2. mailak, Domiberia taldea (11 puntu). CBASK taldeak postu bat egin du behera eta 11 taldetatik bosgarrena da (8 puntu). Asteburu honetan atseden jardunaldia du Altsasuko Saskibaloi Taldeak.