Bi altsasuar 1990ko artearen ordezkari

Guaixe 2018ko aza. 15a, 14:15
Dora Salazar eskultore altsasuarra.

Bilboko Arte Ederretako museoak Euskal Herriko azken 50 urtetako lanak bildu ditu eta 1990ko hamarkadako ordezkarien artean Dora Salazar eta Txuspo Poyo artista altsasuarren lanak daude

68aren ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian 1968-2018 erakusketa antologikoa mustu zuten aurreko astean Bilboko Arte Ederretako museoan. Euskal Herrian azken 50 urteetan egin diren lanak bildu dituzte. Guztira, 100 artista ingururen 200 bat lan bildu dituzte eta, tartean, Dora Salazar eta Txuspo Poyo artisten lanak daude.

Erakusketaren xedea azken bost hamarkadetan izan den artearen modernizazioa erakustea da. Hortaz, hamarkada bakoitzean garrantzi handiko lanak eta artistak aukeratu dituzte. 1990ko hamarkadan hasi ziren artearen munduan Dora Salazar eta Txuspo Poyo altsasuarrak. Garai horretan artearen dizplinen arteko haustura izan zen; hortaz, artistak ez ziren margolari, eskulture edota argazkilari bezala izendatzen. Artistak ziren. Gainera, emakumearen rola eztabaida jartzen hasi ziren, eta horren erakusle Salazar da.

Bi altsasuarren lanak Bilboko Arte Ederretako museoan izanen dira 2019ko apirilaren 19ra arte.