Da Vincin oinarritutako zirku koreografikoa

Guaixe 2018ko aza. 17a, 14:56

Nueveuno konpainiaren Sinergia 3.0 ikuskizuna izanen da biahr, azaroaren 18an, 17:00etan, Iortia kultur gunean

Malabareak, objektuen manipulazioa eta dantza uztartzen ditu Sinergia 3.0 ikuskizunak. Sinergia sortzea da, hain zuzen, Nueveuno konpainaren xedea. Leonardo Da Vinci artistan oinarritu dira zirku garaikidea osatzeko, hau da, "asmatzearen" irudian oinarritu dira. Asmakizunaren eta ikerketaren bidez zirkua egiten dute. Bihar izanen da emanaldia, 17:00etan, Iortia kultur gunean.

Ikuskizun "bisuala eta samurra" da, Nueveuno konpainiaren kideak esanetan. Oreka jolasak eta teknologia uztartzen ditu, esaterako, malabareak egiteko mazek argia eta koloreak dituzte, eta musikarekin batera doaz. Beste hainbat materialekin ere jolasten dute ere figurak sortzeko. Hortaz, egurretik metalera pasatzen dira.

Zirku ikuskizun bat da, zirku garaikidea edo koreografikoa deitzen diote, baina istorio bat ere kontatzen dute ere. Ikuskizunaren guztiaren haria pertsonen arteko harremanak dira: "pertsona bat taldetik baztertzen dute, baina pixkana sartzen joaten da taldeko kide bihurtzen den arte".

Nueveuno konpainia madrildarra 2014an sortu zuten. Eskarmentu handiko artistak dira, izan ere, konpainia ospetsuetan lan egin dute. Lan "handia" egin ondoren, lau kideak elkartzea erabaki zuten, eta talde berri bat sortu. Sinergia 3.0 ikuskizuna konpainiaren lehenengo lana da. Taldekideak Stefano Fabris, Miguel Frutos, Josu Monton eta Jorge Silvestre dira.