Maitasunaren bidez funtzionatzen duen gramola

Guaixe 2018ko aza. 15a, 17:21

'Alicate, la gramola del amor' antzerki eta musika ikuskizuna bihar, azaroaren 16an, Haritza tabernan, 22:30ean

Gozamenez gazteria eta sexualitateari buruzko programare barruan Zentzumen gaua antolatu dute gaurko Altsasuko Haritza tabenan. Alicate, la gramola del amor ikuskizuna izanen da zentzumenak pizten arduraduna. Bihar, azaroaren 16an, 22:30ean, izanen da emanaldia. 16 urte gorakoei zuzendutako ikuskizuna da.

Alice dos Santos pianojoleak eta Estefania de Paz aktoreak eta abeslariak Alicate taldea osatzen dute. Arte guztiak erabiltzen dituzte La gramola del amor ikuskizunan, izan ere, musikaren historiako abesti bertsi bereziak egiten dituzte. Hala ere, rockabillya, soula, bluesa, boleroa, swing-a eta kabareta dira haien musika genero kuttunenak. Berezitasun nabarmenena da musutruk aritzen direla, hau da, musu baten truke abesti bat interpretatzen dutela.

Alicate taldearen ikuszuna xumea eta freskoa da, baina aldi berea bitxia eta lotsagabea. Inprobisazioa da emanaldiaren berezitasunetako bat da eta horrek naturaltasuna ematen dio ikuskizunari. Clown-a, parodia eta ironia erabiltzen dituzte ikus-entzuleak haien lekuetatik jaikiarazteko.