NKJ-en Udazken-Neguko Pistako lehen jardunaldia, Altsasun

Guaixe 2018ko aza. 16a, 12:30

Bihar, larunbatean, 10:30etik aurrera 14 urtetik beherako atletek hartuko dute parte, Dantzalekun

Altsasuko Dantzalekuko pistek Nafar Kirol Jolasen (NKJ) Udazken-Neguko Atletismo Pistako 14 urtez azpikoen lehen jardunaldia hartuko dute bihar, larunbatean, goizeko 10:30etik aurrera, Nafarroako Atletismo Federazioak antolatuta. Tartean, 14 urtez azpikoen luzera-jauzia, 500 m, 150 m, 3.000 m distantziako lasterketak eta erreleboak jokatuko dira.