Trukerako jostailu bilketa eginen da

Guaixe 2018ko aza. 19a, 09:33

Txantxari ludotekaren aurrreko urteurren ospakizun bat.

Etxean erabiltzen ez dituzten makina bat jostailu dituzte gaur egun haurrek. Jostailu horiei bigarren bizitza eman, haurrei gauzak trukatzeko aukera erakusteko eta, bide batez, kontsumorako beste bide batzuk badaudela jakinarazteko, jostailu trukaketa eginen da Altsasun. Baina trukatu aurretik haiek bildu egin behar dira eta hala eginen dute aste honetan Altsasuko ikastetxeetan. Etxetik egoera onean dauden jostailuak eramaten dituzten haurrek txartel bat jasoko dute. Eta ostiralean txartel hori jasotako jostailuetako batengatik trukatzeko aukera izanen du. Txantxari udal ludotekan eginen da trukatzea, 25 urteurreneko tarta dastaketarekin borobilduko dena.