Emakumeen erregionala: Altsasuk ezin zuen punturik ekarri Barañainetik

Guaixe 2018ko aza. 21a, 09:41

Emakumeen erregionala. 11. jardunaldia: Lagunak 2 – Altsasu 0

Barañaingo Lagunak taldea hirugarrena da Emakumezkoen erregional mailan eta hori nabaritu egin zen asteburuan Altsasuren kontra jokatutako partidan. Lagunak taldekoek baloia mugitzen hobeto asmatu zuten, Altsasuko neskak baino finago ibili ziren eta 2 eta 0 hartu zituzten mendean altsasuarrak. Altsasu saiatu zen, baina ezin.

Sailkapen orokorrean Osasunak jarraitzen du lider (33 puntu), jokatutako 11 partidak irabazi baititu. Bigarrenak, Uharte Iruñeak, puntu berberak ditu eta jokatu diren partida guztiak irabazi ditu baita ere. Lagunak hirugarrena da (29 puntu) eta Altsasu 11.a dago sailkapenean, 10 punturekin. Jokatutako 11 partidetatik 3 irabazi ditu, 1 berdindu eta 7 galdu.

Asteburuan altsasuarrek etxean jokatuko dute, Dantzalekun. Hain zuzen ere euren puntu berberekin sailkapenean 12.ak diren Zizurko Ardoi taldeko neskak izango dituzte aurkari. Arerio zuzenen arteko lehia izango da Dantzalekun jokatuko dena, eta sailkapeneko postua dago jokoan. Ea altsasuarrek postuari eusten dioten.