948 Merkatua artisten topagune

Guaixe 2018ko aza. 21a, 14:02

Engaña tunela bideolanaren une bat.

Txuspo Poyo artista altsasuarrak Engaña tunela proiektua aurkeztuko du Iruñeko Ziudadelako Armen aretoan bihar, azaroaren 22an, 18:30ean

Gaur mustu dute 948 Merkatua Iruñean. Artisten arteko sinergiak eragitea, zein aurrerapen eta sendotze profesionalak eta ekonomikoak sendotzea erraztea dira helburuak. Gaur hasi eta azaroaren 23ra arte, ostirala, artearen eta kulturaren diziplina guztietako profesionalak bilduko diren hainbat jarduera egiteko. Besteak beste, erakusketak, kontzertuak, hitzaldiak eta abar eginen dira Nafarroako hiriburuko hainbat tokitan. Antolatutako ekimenen artean Txuspo Poyo artista altsasuarraren Engaña tunelaren inguruko proiektuaren aurkezpena da. Ziudadelaren Armen aretoan izanen da bihar, azaroaren 22an, osteguna, 18:30ean

Txuspo Poyo altsasuarrak Engaña tunela bideo-artelana aurkeztuko du Ziudadelako armen aretoan. 2014-2016 urte bitartean sortu zuen Poyok bideolana. Engaña Burgosen eta Kantabriaren arteko mugan inoiz erabili ez zuten tunel bat da. Francoren diktaduraren garaian eraiki zuten Madril eta Kantauriar itsasoa lotzeko nahiarekin. Baina bukatu zutenerako berandu zen eta zaharkitua gelditu zen. Eraikuntzarako preso politikoak erabili zituzten. Poyok tunelaren barruan gelditutako historiak azaleratu nahi izan ditu Engaña tunela lanean. Proiektuak hiru tarte ditu. Horretarako, tunelaren historia kontatzen du, bertan egondako pertsonak elkarrizketatzen ditu eta tunelarekiko harremanei ere buruz hausnartzen du bideoen bidez.

948 Merkatua kulturaren eta sormenaren industriaren topaketa bat da. Hortaz, arteen hainbat diziplinatako jendea biltzen da. Hiru egunetan lanak trukatu, elkarbanatu eta garapen komertziala ere egiten da. Bi atal banatzen dira: Pro eta Artistikoa. Pro atalean industriaren profesionalak biltzen dira: hitzaldiak, debateak, tailerrak, salmahaiak, aurkezpenak... Baluarten eginen da. Atal artistikoa, aldiz edozein ikus-entzulerendako prestatu dute, eta zinema eta telebista, musika, antzoki eta arte bisual eta plastikoak diziplinen inguruko erakusketa izanen dira Iruñean egun hauetan.

Edizioen Azoka

Gaur ere 948 Merkatuaren barruan baina "identitate propioarekin" Edizioen Azoka mustuko dute Iruñeko Sarasate Pasealekuan. Nafarroako Editore Independieteen Elkarteak antolatzen du. Bost egunetan hogei jarduera antolatu dituzte, eta, haien, artean, Altsasu. El caso Alsasua. Como una simple pelea de bar se convirtió en cuestión de Estado liburuaren aurkezpena eginen dute Aritz Intxusta eta Aitor Agirrezabal kazetariek igandean, azaroaren 25ean, 13:00etan. Ostiralean, azaroaren 23an, Altsasun eginend ute aurkezpena.