Pista Atletismo jardunaldi bikaina Altsasun

Guaixe 2018ko aza. 22a, 12:31

Dantzalekuk Nafar Kirol Jolasen 14 urtetik beherako Udazken-Neguko Pistako lehen jardunaldia hartu zuen larunbatean

Altsasuko Dantzalekuko pistek Nafar Kirol Jolasen (NKJ) Udazken-Neguko Atletismo Pistako 14 urtez azpikoen lehen jardunaldia hartu zuten larunbat goizean, Nafarroako Atletismo Federazioak antolatuta. Primerako eguraldiarekin, 14 urtez azpikoen luzera-jauzia, 500 m, 150 m, 3.000 m distantziako lasterketak eta erreleboak jokatu ziren, besteak beste.