CBASK-ek Valle de Egües izango du aurkari

Guaixe 2018ko aza. 22a, 10:33

Autonomia Arteko 2. mailako 7. jardunaldian, Altsasuko CBASK-ek atsedenaldia izan zuen

Autonomia Arteko 2. mailan asteburu honetan zazpigarren jardunaldia jokatu zen baina Altsasuko CBASK taldeak atseden jardunaldia zuen. Zazpigarren jardunaldia eta gero, Autonomia Arteko 2. mailako lider jarraitzen du Domiberia taldeak (13 puntu) eta CBASK taldea zazpigarrena da (8 puntu). Asteburu honetan CBASK-ek Valle de Egües izanen du aurkari larunbatean 18:00etan Olaz kiroldegian jokatuko den partidan.