Burunda Txirrindularitza Taldeak ostiralean urteko batzarra egin zuen Iortia Kultur Gunean. Urteko balantzea egin eta gero, klubeko txirrindulari guztiei oroigarria eman zien klubak. Ekitaldira Eginoko Lourdes Oiarbide gonbidatu zuten, Movistar Team taldeko txirrindularia. Hain zuzen ere berak banatu zien denboraldiko oroigarria txirrindulari guztiei eta bildutakoen galdera guztiak erantzun zituen. Hurrengo egunean, larunbatean, Urdiaingo Aitziber elkartean bildu ziren Burundako kideak, bazkari ederrean. Egun bikaina pasatzeaz gain, 2019ko lan eta helburuak jarri zituzten mahai gainean.
Argazkiak: Burunda Txirrindularitza Taldea.