Asteazkenean mustu zuten Iruñean 948 Merkatua. Artisten eta kultur eragileen topalekua da, eta hiru egunetan hainbat ekimen, jarduera, hiltzaldi eta erakusketa antlatu dituzte. Ostegunean aurkeztu zuen Txuspo Poyo artista altsasuarrak Engaña tunelaren inguruko proiektua. Ziudadelaren Armen gelan izan zen.
Zer da 'Engaña tunela' proiektua?
Kantabriako mendilerroan abandonaturiko 7 kilometrotako tunela da Engaña. Bi trenendako lekua dago. Azpiegitura erraldoia da. Eraikitzeko preso errepublikazaleak erabili zituzten. Esklaboak ziren. Bi herri eraiki ziren, mendiaren alde bakoitzean. Bi urte eta erdi aritu nintzen proiektu honetan, baina tunela eraikitzen pasa zituzten hogei urteekin alderatuta, hasperen bat baino ez da. Garrantzitsua da proiektua testuinguruan jartzea. Historiaren eta memoriaren hondakinak, denbora, identitatea eta legutua elkartzen dira eta hori guztia han gelditzen da.
Zergatik istorio hau?
Ni ez naiz historialaria, eta historiaz hitz egiten dudanean artearen bidez egiten dut. Honek aukera eman dit gai asko modu transbertsal batean jorratzeko. Gai hauek, nolabait, elkartuta daude, sare handi bat bailiran. Historia aparteko zerbait bezala aurkezten zaigu, baina errealitatean historia gure iragana, orainaldia eta etorkizunaren espekulazioa da. Tunelera kasualitatez iritsi nintzen eta sartu nintzenean hotzikara handi bat sentitu nuen. Tunelaren historiaz irakurtzen hasi nintzenean ondoeza handitu zen.
Tunela biziberritzeko modu bat da?
Memoria oso ahula da eta beldurrez beteta. Memoria orainalditik hasten da eta iraganaz galdetzeko aukera ematen digu. Gaurkotze ariketa bat da. Historia gabeziez beteta dago eta artearen bidez aztertzeak orainaldia ezagutzeko aukera gehiago ematen digu.
Proiektua sortzeko alde artistikoa egin aurretik asko ikertu zenuen?
Proiektu guztiek bezala ikerketa lan handia izan du: gertaerak eta istorioak aztertzea, artxiboak arakatzea, bertsio kontrajarriak egiaztatzea... eta horrek denbora behar du. Pertsonalki ez zaude beti gogoberotasun berdinarekin. Batzuetan aukerak eta zalantzak sortzen zaizkizu. Artearen prekarietate ekonomikoa ere hor dago.
Nola izan zen errealizazioa?
Proiektua handitzen joan zen bertan lan egin zuten bizirik dirauenei elkarrizketak egin genienean. Diario Montañes-eko Teresa Cobo kazetariari elkarrizketa egin genion ere. Historia osoa errepasatu genuen berarekin. Hiru testigantzak ezinbestekoak izan ziren. Bigarren zatia ikerketaren formalizazioa izan zen. Horretarako hiru pantailetako ikus-entzunezko lan bat egitea erabaki nuen. Lekuari ahotsa emateko modu bat zen. Elkarrizketak entzuten ditugu tuneleko langile bat barrutik joaten ikusten dugun bitartean. Pantailek herri abandonatuetatik, tren geltokitik, elizatik eta igeltseroen etxeetatik ibilbidea egiten digute.
Zergatik bideolanak?
Nire lanak irudiaren eraikuntzarekin zerikusia dauka. Ikus-entzunekoak proposamen batzuk aurrera eramateko aukera ematen dit. Gainera, marrazkiak, objektuak, maketak eta 3D animazioak egiten ditut ere.
Zinemaldian zure lehenengo filma aukeztu zenuen: Izaro. Zergatik istorio hau?
Ni ez naiz zinegilea. Izaro arte proiektu bat da zinema jaialdi batean. Gure gertuko iraganaren eta orainaldiaren arteko hari bat da Izaro irla. Gainera, Izaro film ekoiztetxearen logoa ere bada.
Bi lanen artean antzekotasunak daude?
Hainbat aspektutan Izarok tunelarekin antzekotasun handia du. Are gehiago, Izaro proiektua 2012an hasi nuen eta 2014 eta 2016 urteen artean utzi nuen tunelagatik. Bai Izaro bai tunela herrietako gertakarietatik sortzen dira eta balio glogabala hartzen dute. Historian hutsune bat dira biak, kontaera bat egiteko aukera ematen dutenak. Bi istorioek dute garrantzi kulturala, politikoa, soziala eta ekonomikoa.
2012. urtean hasi zenuen. Urte asko izan dira.
Izaro-ren errealizazioa zaila izan da. Kamera eta irudiaren formatu ezberdinak ziren eta artxiboko materialaren erabilpena egin dugu. Harreman asko muntai mahaian sortu dira. Muntaiaren prozesua collage bat bezala ulertu behar dela uste dut, hau da, irudimena, metafora eta utopia gainjartzen diren leku bat da.
Zer kontatu nahi zenuen?
Dena grabitate-indarraren menpe dagoela.
2014an Bermeoko festetan Izaro irlatik itsasora botatzen duten teila egin zenuen. Zer garrantzia dauka teilak?
Teilaren botatzea ekintza sinboliko bat da. Festak festa giroa ez ezik, aldarrikatzaileak ere badira. Bermeon uztailaren 22an, Madalen egunean, botatzen duten teilarekin irlaren jabetzari buruz hitz egiten digute. Ekintza horretan parte hartu izana proiektuaren interesagarriena izan da. Hiru herriren arteko senidetza adierazten du teilak.
Eta Izaro irlak?
Irla guztiak gara. Guztiok daramagu irla bat gure barnean. Izaro irlaren izena da eta, aldi berea, emakumeen eta gizonen izena ere bada. Ekoiztetxearen izena bada, Izaro Films Presenta deitzen da. Seyhelles-eko banderarekin arrantza egiten ari den atunkekaria ere bada Izaro. Dokumental edo entsaio honek Izaro izan daitekenari buruzko kontaketa egiten du. Eta horrela konturatzen zara irla bat baino askoz gehiago badela.
Proiekturen batean lanean zaude orain?
Hainbat proiektu martxan ditut. Baina bereziki batean 2001. urtetik nabil lanean. Egunkarietako heriotza-oharretan esku hartzeak dira. Uste dut legatuaren ideia argien gelditzen den lana dela. Artearen, literaturaren, generoaren, musikaren, politikaren, zientzaren eta abarren erreferenteak dira, baina guztiak gure belaunaldiaren parte dira.
Altsasuri edo Sakanari buruz zer istorio kontatuko zenuke?
Egia esan Altsasu eta Sakana nire proposamenetan presente egoten dira modu batean edo bestean. Altsasun zuhaitz-etxea dago nire umetasunaren imajinarioarekin konektatzen zuena. Mendien abestasun bisuala, portzelana eskuen mordoa eta eskularruen lantokia nire joko-lekuaren parte ziren. Hori guztia desagertu da, baina nire memorian bere horretan daude.