XXI. Iñigo Aritza ikastolako Pilota Txapelketa abian

Guaixe 2018ko aza. 23a, 12:58

Aurreko urteko txapelketako finalistak.

50 neska-mutikok hartuko dute parte eta finalak ilbeltzaren 27an jokatuko dira, Burunda pilotalekuan


Iñigo Aritza ikastolak aurrera darrai euskal pilota sustatzeko lanarekin. Pilota klaseak jaso eta pilota txapelketa antolatzen du ikastolak, neska-mutilen artean pilotarako zaletasuna sustatzeko. Eta hain zuzen ere, igandean hasiko da XXI. Iñigo Aritza ikastolako Pilota Txapelketa.

Txapelketa ligaxkan jokatuko da eta partidak azaroaren 25ean, abenduaren 2an eta 16an eta ilbeltzaren 13an eta 20an jokatuko dira ikastolako frontoian, 16:00etatik aurrera. Final handiak, aldiz, ilbeltzaren 27an erabakiko dira, Altsasuko Burunda pilotalekuan. Guztira 50 partaide izango ditu txapelketak, 34 mutil eta 16 neska.


Iñigo Aritza Txapelketa. 1 jardunaldia
Igandean, 16:00etan, Iñigo Aritza ikastolako frontoian

Umeak, benjaminak:
Ekhi Azpilikueta – Igarki Agirre
Egoi Urtasun – Ekaitz Zufiaurre
Edorta Amillano – Ekaitz Berdud
Alaine Mendia – Juna Mendia
Bidane Fdez. De Garaialde – Anitz Anda
Ekhiñe Mariñelarena – Garazi Gartzia
Urko Lanza – Kimetz Flores
Aratz Sanzol – Ioar Oroz

Kimuak:
Asier Zubiria – Mikel Arrizabalaga
Alejandro Lopez – Beñat Andueza
Oier Carabias – Hodei Ulaiar
Enaitz Gonzalez – Xabier Olaiz
Eñaut Gastesi – Aimar Igoa
Alaitz Lanza – Ane Diaz
Amets Izquierdo – Haizea San Roman

Haurrak:
Iker Agudelo – Eneko Andueza
Aimar Gracia – Aimar Bengoetxea
Arkaitz Agirretxe – Ander Goikoetxea