Udalaren osoko bilkurak zuzenean ikus daitezke

Guaixe 2018ko aza. 28a, 09:58
Altsasuko udaletxeko bilkura gelako mikrofonoak. Ondoan Isaac Valencia idazkaria ordenagailuan ibiltzen.

Altsasuko udaletxeko bilkura gelara joan behar izan gabe, www.altsasu.eus web orriko Osoko bilkurak zuzenean atalean klikatuta, munduko edozein lekutatik ikus daitezke udalaren bilkurak. Horretarako, gelako ezkerraldeko paretan kamera bat jarri da, bilkura gela guztia hartzen duena. Horretaz aparte, zinegotzi bakoitzari mikrofono bat jarri diote eta hitz egin behar dutenean hura pizteko botoia piztu behar dute. Kamera hizlariarengana bideratzeaz Isaac Valencia Alzueta idazkaria arduratzen da. Horrela izan zen aurreneko plenoa irailaren 27koa izan zen. Dagoeneko web orrian hiru dira ikusgai daudenak. Gaur, 19:00etan, bilkura dago eta web bidez segitzeko aukera izanen da.