Ferietako argazki rallyaren argazkiak ikusgai

Guaixe 2018ko aza. 23a, 08:38

2017ko edizioko Argazki Rallyaren argazki bat. ARTXIBOA

Pantaila handian proiektatuko dituzte argazkiak bihar, azaroaren 24an, Iortiako kultur gunearen gela txikian, 19:30ean. Argazki hoberenen egileei ere saria banatuko zaie

33. urtez antolatu zuen Altsasuko Mendigoizaleak taldeak Ferietako Argazki Rallya. Eguraldi txarraren ondorioz aurreko urteekin alderatuta parte-hartzaile gutxi izan dira: 15 argazkilari egon ziren ferietan argazkiak egiten. Bihar, azaroaren 24an, 19:30ean parte hartzaileen argazkiak proiektatuko dituzte eta sari banaketa eginen dute.

Argazkien erakusketa Gure Etxearen beheko solairuan erakusketa dago igandera arte, azaroaren 25era arte.