Musikarien eguna

Guaixe 2018ko aza. 23a, 15:03

Besteak beste, Altsasuko Txistulariak Santa Zezilia egunean bertan, azaroaren 21ean, atera ziren. Erkudengo Ama abesbatza ostiralean, azaroaren 22an, Altsasuko kaleetara atera zen musikarien eguna ospatzeko, eta Haize Berriak banda Sakanatik "bira" egin zuen igandean, azaroaren 25ean

Santa Zezilia eguna izan zen atzo, azaroaren 21, eta kaleak musikaz bete ziren. Musikariek haien zaindariaren eguna ospatzeko kalejirak egin zituzten. Altsasuko txistulariek eta txistulari izandakoek, gainera, Kruz Mari Martinez Larrea 50 urtez txistulari izan dela ospatu zuten ere.

Bestetik, Erkudengo Ama Abesbatzako kideak ostiralean, azaroaren 22an, Altsasutik atera ziren musikarien zaindariaren eguna ospatzeko. Herriko hainbat txokotan gelditu eta emanaldi xumea eman zuten.

Haize Berriak bandak igandean, azaroaren 25ean, ospatu zuen Santa Zezilia eguna. Hiriberrin hasi ziren eta Altsasun bukatu zuten jarduna, Etxarri Aranatzetik pasa ondoren. Gaiteroak izan zituzten lagun.