CBASK-ek alde handiarekin irabazi zion Valle de Egüesi

Guaixe 2018ko aza. 28a, 09:27

Autonomia Arteko 2. mailako 8. jardunaldia: Valle de Egües 43 – CBASK 73

Autonomia Arteko 2. mailan asteburu honetan 8. jardunaldia jokatu zen. CBASK Altsasuk Olatzen jokatu zuen, Valle de Egüesen kontra. Partida bikaina egin zuten altsasuarrek eta alde handiarekin irabazi zioten Valle de Egüesi (43 eta 73).

Zortzigarren jardunaldia jokatuta, Autonomia Arteko 2. mailako lider jarraitzen du Domiberia taldeak (14 puntu). CBASK taldeak postu bat egin du gora eta orain seigarrena da (10 puntu). Larunbatean CBASK-ek 9 punturekin sailkapenean zortzigarrena den Larraona A taldea hartuko du Zelandi kiroldegian, 18:00etan hasiko den partidan.