On Kixote R2D2-rekin elkartu zenekoa

Guaixe 2018ko aza. 29a, 10:39
Ikuskizunaren une bat. CULTURA TEMPESTADES KONPAINIA

'Quijote R2D2 y el caballero de la triste figura' antzezlana eginen dute bihar, Iortia kultur gunean, DBHko 300 bat ikasleren aurrean. 12:00etan izanen da emanaldia

"Galaxiaren txokoren batean, gogoratu  nahi ez dudan izena duen herri batean...". Ez; horrela ez da On Kixote Mantxakoa Espainiako literaturaren obra ospetsuenetarikoa hasten, baina zer gertatuko lirateke Miguel de Cervantes idazlearen On Kixote lana George Lukas-en Star Wars saga ospetsuarekin batuko balitz? Erantzuna Maria Bilbao Cultural Tempestades taldeko kideak eman du: "Quixoteren eta R2D2ren arteko harremana oso ona izanen zen". Madrilgo antzerki konpainiak bihar, azaroaren 30ean, 12:00etan, El caballero de la triste figura antzezlanaren emanaldia eginen du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen aurrean. Lanak Cervantesen lana "gerturatzeko" balio duela dio Bilbaok.

Gerorge Lucas zinemagilea Quixote eta Sancho Panza Quixote lanaren protagonistetan oinarritu omen zen Star Wars sagako C3PO eta R2D2 pertsonaiak sortzeko, Bilbaok azaldu duenaren arabera.  Ikasle nerabeei, aldiz, Cervantesen lana ez zaie hain interesgarria iruditzen, izan ere, 1100 orrialde ditu On Kixote Mantxakoa liburuak. Beraz, Cultura Tempestadesek proposatzen duen lana "On Kixoteri gerturatze bat egiteko balio du. Gazteek mezua hartzen dute modu dibertigarri batean". Ukitu dibertigarriak Star Wars-eko R2D2 robotak jartzen du, Kixoteren bitxikeriekin bat egiten duela.

El caballero de la triste figura antzezlanaren protagonista Ricardo Frazier aktore ospetsua da. Frazier irakale ere bada, eta Bilbaok azaldu duenez gaztelaniazko irakasleek esaten zien Kixoteren pertsonaia gazteei gerturatzeko zerbait egin behar zuela. "Inprobisatzen hasi zen, eta antzezlan hau sortu genuen".