14. urteurrenerako berrituta

Guaixe 2018ko aza. 29a, 18:08
Altsasuko Irache Iratxe tanatorioko kangileak nagusiekin batera. Utzitakoa

Irache taldeak Altsasuko tanatorio berritua ostiralean mustu du.

Irache tanatorio taldeak Altsasuko tanatorioan berrikuntza lanak egin ditu. Fatxadan beirate handiak jarri eta, horrela, kanpoko argia eraikinera sartzen da. Barruko aldea ere berritu dute, espazioen banaketa berria eginez. Sartu eta ezkaratza opatuko dugu. Eskuinera, beirate ondotik, beila egiteko bi gela daude, kaleko argiz beteta. Sarrera parean bulegoa eta erabilera anitzeko gela dago. Azken horretan, hilkutxen erakusketa dute, baina behar den guztietan kendu eta beila gela bihurtu daiteke. Erraustutakoen hautsak jasotzeko ontzien erakusketak, komunak, tanatopraxia gelak eta biltegiak osatzen dute tanatorioa, 250 metro karratu dituenak. Iracheren Altsasuko tanatorioan bost langile aritzen dira lanean, lauk ehorzketa zerbitzuen ardura dute eta besteak garbiketarena. Urtero 100 bat zerbitzu ematen dituzte.

Berritutako tanatorioa 2004ko azaroaren 21ean mustu zuten, beraz, 14 urte dira zabalik dagoela. Betelukoarekin, Leitzakoarekin, Lekunberrikoarekin eta Irurtzungoarekin batera Malkorrate elkarteko tanatorioa da. Elkarte hori aldi berean Irache tanatorioak taldeko kide da.

Lanek zortzi aste iraun dute eta haiek mustutzera ostiralean Altsasuko apaiz berria, Patxi Izko, Altsasuko alkate Javier Ollo, Irache taldeko ohorezko presidente Pedro Mari Ardaiz Aldea, Abraham Santos Ardaiz eta Guillermo Perez Azkona, Lorena Sanchez Garraza zuzendari nagusia, taldeko akziodunak, enpresako langileak, Sakanako hornitzaileak, Josefina Arregi klinikako kudeatzailea eta eraikuntza enpresako ordezkariak. Igandean, berriz, ate irekien jardunaldia egin zuten eta hainbat sakandarrek azpiegitura berritua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten.