Altsasuko "aterpe naturalean", aizkolaritzaren poesia, gaur

Guaixe 2018ko aza. 30a, 11:14

Hasier Larretxeak eta familiak 'Larremotzetik' ikuskizun poetikoa eginen dute gaur, Iortian, 19:00etan

2014an Hasiera Larretxeak Larremotzetik liburu autobiografikoa argitaratu zuen. Larretxea Baztanen jaio zen eta haren patua aizkolari izatea zela pentsatzen zuen. Baina ez zen aizkolari ona izan. Homosexuala zela aitortu zuen, eta herri txiki batekoa izanik Madrilera joatea erabaki zuen. Inguruan bizi den jendearen bizimoduak kontatzen ditu liburu poetikoan, eta idatzitakoa emanaldi bihurtu zuen gurasoekin.

Larremotzetik ikuskizun poetikoan Larretxearen poesiak aitaren aizkorakadekin bat egiten dute, amaren "ezinbesteko" papera egiten dutela. Gaur, 19:00etan, Iortia kultur gunean egonen dira Sakanako liburutegiak, aterpe naturalak kanpainari amaiera emateko. Emanaldia doan da.

Sakanako liburutegiak, aterpe naturalak Sakanako zazpi liburutegik azaroan zehar egindako kanpaina izan da. Hainbat ekimen eta tailer antolatu dituzte naturaren eta literaturaren inguruan. Lehenengo aldiz ibarreko liburutegiak bildu dira elkarrekin poriketu bat egiteko. Gaur amaiera emanen diote Larretxeatarren ikuskizun poetikoarekin. Liburutegiak lehenengo aldiz bildu dira elkarrekin proiektu bat egiteko.